Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazta urdin kanape edo pintxoa

Wikibookstik

GAZTA URDIN KANAPE EDO PINTXOA

MAHAIKIDEAK: 20 pintxo edo kanape.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Gazta urdina: 250 g.
  • Esne-gaina: 250 ml.
  • Sagardo ozpina: zurrusta motz bat.
  • Moldekoa edo barrako ogi txigortua: 20.
  • Tipulin hostoa: Pitin bat xehatua edertzeko.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Irabiagailu ontzi batean jarri gazta urdina esne gaiaren erdiarekin eta birrindu.
  • Pasa katilu batera eta soberan dugun esne gaina gehitu ozpinarekin batera, nahasten dugun bitartean.
  • Saltsa fin bat lortuko dugu. Sartu hozkailuan gogortu arte.
  • Koilara baten laguntzaz zabaldu gazta urdin krema ogi txigortuen gainean.
  • Edertu tipulin xehatu pittin batekin.

AHOLKUAK

[aldatu]

Krema honekin croissant txikiak ere bete ditzakegu.