Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazta urdin krema kanapea

Wikibookstik

GAZTA URDIN KREMA KANAPEA

MAHAIKIDEAK: 8 boloban edo tartaleta egiteko.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Tartaleta, bolobana edo ogi txigortua: 8.
  • Gazta krema: 75 g.
  • Gazta urdina 75 g.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Intxaurra: 4 zuritu eta erdibitua.
  • Mahats gorria: 4 erdibitu eta hazirik gabe.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Katilu batean jarri gazta krema eta gazta urdina, eta epeldu mikrouhinean segundo batzuetan.
  • Sardexka batekin zapalduz birrindu, bi osagaiak nahastuz.
  • Beharra balu gatzarekin ondu; gehitu ere piperbeltz pitin bat.
  • Krema hori sartu pastelgintzako mahuka batean, eta utzi hozkailuan.
  • Mikrouhinean urtu gurina eta brotxa batekin estali barrutik tartaletak edo bolobanak eta utzi hozten.
  • Gazta urdin kremarekin daukagun mahukarekin, estali tartaleta, bolobanak edo ogi txigortua.
  • Edertu, intxaur erdi eta mahats erdiarekin.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gurina, tartaleta edo boloban orea gehiegi bigundu ez dadin erabiltzen da, baina ez da ezinbestekoa.