Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gnocciak
Itxura
GNOCCHIAK
MAHAIKIDEAK: 6-8
OSAGAIAK
[aldatu]- Patata: 1 kg. ondo garbituak.
- Indar irina: 250-300 g.
- Arrautza: 1.
- Oliba olio birjina: 25 ml.
- Gatza.
- Intxaur muskatua.
PRESTAKETA
[aldatu]- Jarri altura duen kazola batean, ur hotza gatzarekin.
- Sartu bertan patatak azal eta guzti.
- Egosi patatak 30 minutuz.
- Denbora-tarte hori pasatutakoan, atera patatak eta epelean, zuritu lehenik eta birrindu puregailuarekin ondoren.
- Jarri patata purea pertz batean eta gehitu, arrautza, gatza, intxaur muskatua, olioa eta azkenik irina.
- Oratu, pasta heze baina leun bat lortu arte. Irin kantitatea erabili, nahi den puntua lortzeko.
- Orea zatiak bi eskuekin biribilduz zilindro luzeak osatu; ondoren, moztu gnocchi aleak proportzioetan.
- Behatz baten edo sardexka baten laguntzaz, proportzio horiei, gnocchi forma eman. (lehenik zabaldu bezala egin, eta momentu berean bere baitan bilduko bagenu bezala, forma obalatua emanez )
- Gatzarekin ur ugari jarri sutan, ura irakiten dagoenean gehitu gnocchiak eta egosi, gainera igo arte.
- Gainera igotakoan, erretiratu iragazki batera, ur guztia ongi kenduz.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gnocchien formarekin ez obsesionatu, denborarekin ikasten da ondo egiten, eta gainera denak berdinak izateak ez du graziarik.
- Kontu handia eduki gehiegi egos ez daitezen, gehiegi bigundu baitaitezke.