Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gorringo tarta

Wikibookstik

GORRINGO TARTA

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Bizkotxo arina beroan  moldetik atera, eta burdin sarean hozten utzi.
  • Bizkotxoaren moldeari buelta emanez, jarri honen gainean bizkotxo hotza, alde leuna edo lisoa gorantz duelarik.
  • Zerrako labana erabiliz, bizkotxoari itzulia emanez eta kontu handiarekin  ( mozketa horrela egin behar dugu, bestela ez dugu zuzen moztuko) erdibitu egingo dugu.
  • Gorde alde leuna, tartaren txapela izateko eta jarri beste xafla moldearen gainean.
  • Koilara edo brotxa baten laguntzaz busti bizkotxoa jarabearekin.
  • Honen gainean zabaldu gorringoaren krema, eta gozogintzako espatularekin hobeto leundu eta zabaldu.
  • Busti bigarren xafla ere almibarrarekin eta txapel moduan estali tarta, alde leuna gorantz utzita eta ahalik eta zuzenen geratzeko, labeko erretilu batekin zapaldu.
  • Geratzen zaigun gorringoarekin eta gozogintzako espatularen laguntzaz, tarta kanpotik estali, kapa fin bat emanez eta tarta ongi estaliz. 
  • Amaitzeko, gainetik azukre pittin bat gehitu, eta xafla beroarekin  erre.
  • Almendra eskukadak tartaren alboen kontra eginez, gorringoan itsatsi, zirkunferentzia osoan almendraz estaliz.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Bizkotxoa jarabez ongi bustitzea funtsezkoa da tarta hau goxoa geratzeko, baina gehiegi bustiko bagenu, txapela jartzean bizkotxoa puskatzeko arriskua egon liteke. Beraz, txapela jartzeko bizkotxo xafla busti, erdia jarri aurretik, eta busti berriro gainetik pittin bat.
  • Tarta hauei eragiteko gozogintzako 2 espatula luzeak erabiltzea komeni da, paraleloan, tartaren azpian sartuta.
  • Edertzeko aukera eta modu desberdinak erabil litezke. Esne-gainarekin,  kokoarekin, txokolate fideo edo txirbilarekin....