Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hanburgesa

Wikibookstik

Jatorrizko hanburgesa errezeta

[aldatu]
Hanburgesa konpletoa


Osagaiak

[aldatu]

Hanburgesa ogia: 1.

Haragi birrindu xerra: 140 g. ingurukoa

Barrako gazta xerra. 1.

Uraza hostoa. 1.

Tomate naturala : Xerra 1, nahi bada plantxan golpe batekin.

Tipula: Uztaietan eskukada 1, nahi bada plantxan golpe batekin.

Luzokerra ozpinetan: 1 Xerratua.

Saltsak, aukerakoak: Maionesa, tomatea, mustarda...

Prestaketa

[aldatu]

Hanburgesa ogia erditik moztu eta plantxa beroan txigortu.

Haragi xerra olio tanta batekin plantxan jarri eta gorritzen hasitakoan buelta eman. Honen gainean gazta xerra jarri eta utzi hau urtzen.

Hanburgesa muntatzeko lehenik ogiaren azpi aldean uraza, tipula, tomatea, pepinilloa eta aukeratutako saltsa jarri.

Honen gainean haragi xerra gaztarekin jarri.

Amaitu anburgesa txapela jarriz.


Oharrak

[aldatu]

Ohikoa da errezeta hau patata frijituarekin aurkeztea.

Gaur egun jatorrizko errezeta honek aldaera ugari aurkitu eta prestatu ditzakegu. Hauen artean saltsa mota eta barazki desberdinak, tipula erregosia, arrautza plantxan, gazta mota desberdinak......

Gero eta ohikoagoak dira hanburgesa barazkijaleak prestatzea.