Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi enpanada

Wikibookstik

HARAGI ENPANADA


MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]

Orea egiteko osagaiak

  • Indar erdiko irin zuria: 400 g.
  • Okin legamia: 10 g edo lehorra 3 g.
  • Arrautza: 1 handia bada eta 2 txikia bada.
  • Oliba olio birjina: 25 ml.
  • Ura: 125 ml.
  • Gatza.

Betegaia egiteko

  • Haragi xehatua: 500 g.
  • Oliba olio birjina: 75 ml.
  • Tipulina: 2 xehatu.
  • Piper berde italiarra 1 xehatu.
  • Tomate saltsa lodia: 100.ml.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Arrautza: 1.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Disolbatu legamia ur epeletan.
  • Pertz zabal batean jarri irina, eta sumendi bat osatu.
  • Gehitu erdian, ura legamiarekin, arrautza, olioa eta gatza.
  • Landu eskuarekin 15 minutu inguru, eskuetan itsasten ez den arte.
  • Zapi busti batekin estali eta bere horretan utzi 15 minutuz toki epel batean.
  • Zartagin batean jarri olioa, tipula eta piper berdea erregosten, gatz apur batekin.
  • Gorritzen hasitakoan, haragi xehatua gehitu eta kozinatu, sardexka batekin zapaltzen dugun bitartean. Ondu.
  • Arrabola eta irin apur baten laguntzaz zabaldu orearen erdia labeko erretilu batean.
  • Moztu guk nahi dugun forman, karratua, borobila…
  • Jarri erdian betegarria, izkinak libre utziz.
  • Irabiatu arrautza eta margotu izkinak.
  • Luzatu orearen beste erdia eta estali.
  • Eskuen laguntzaz izkinetan soka baten biribildu.
  • Margotu arrautzarekin gainetik.
  • Sobratutako ore zatiak luzatu eta zerrendetan moztu.
  • Zerrenda horiekin edertu enpanadilla gainetik, xake taula moduko forma bat sortuz.
  • Arrautzarekin margotu berriro eta sartu labera 200ºC-tan orea ongi eginik izan arte.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Fartsa edo betegaiak ezin du inoiz oso bustia egon, bestela alboetatik atera daiteke.
  • Hori ez gertatzeko osatzen dugu soka moduko hori izkinetan.