Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi ragouta
Itxura
HARAGI RAGOUTA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
[aldatu]- Zangarra edo gisatzeko beste haragi bat: 2 kg Koiperik gabe, karratu handitan.
- Gatza.
- Piperbletz.
- Irina.
- Oliba olio birjina: 75ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 2 dadotan.
- Azenarioa: 1 dadotan.
- Pipermorro gorria: 1 dadotan.
- Ardo zuria: 150 ml.
- Tomate saltsa lodia: 150 ml.
- Ilar egosiak: 150 g.
- Patata gorrituak: 300 g.
- Barrengorri salteatu: 150 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Haragiari gatza eta piperbeltza eman eta irinarekin estali.
- Zartagin batean oliba olioarekin frijitzen jarri, bero dagoenean haragi zatiak frijitu ondoren xukatu eta gorde.
- Kazola batean eta frijitzeko erabilitako olio pitin batekin baratxuriak jarri, gorritzen hasitakoan gehitu tipula, azenarioa eta piper gorria.
- Elkarrekin erregosi gorritu arte, sartu haragia bertara eta busti ardo zuriarekin lehenik, hau murriztutakoan berriz, tomate saltsa gehitu.
- Kozinatu minutu batzuetan horrela, eta ur pitin batekin estali haragia.
- Kozinatu su txikian haragia, ongi bigundu arte.
- Amaitzeko ilar, patata eta txanpiñoi lagungarriak bateratu, pitin bat elkarrekin irakin ondu eta zerbitzatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Presio eltzea erabil genezake denbora aurrezteko.
- Zapore bortitzagoak nahi izanez gero, ardo beltza aukeratuko dugu.