Patata luzetara erretilu batean etzan, eta azpialdearekin 2 cm. alde batetik bestera hagatxo edo txotx bat zeharkatu ondoren, muturzorrotz labainarekin, patatari zabaleran ebakiak egingo dizkiogu, ebaki bakoitzetik hurrengora 4mm.-ko tartea utziz.
Tarte horietan sartu baratxuri xerrak.
Katilu batean nahasi, gurina pomada puntuan, oliba olioa, gatza eta oreganoa.
Busti nahasketa horrekin patata gainetik, eta sartu labera 160ºC-tan, 45 minutuz.