Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegalaburra papillote eran
Itxura
HEGALABURRA PAPILLOT ERAN
MAHAIKIDEAK: 2
OSAGAIAK
[aldatu]- Hegalaburra: 400 g. bi xerretan.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Tipula: 1 lerrotan.
- Piper berde italiarra: 2 lerrotan.
- Pikillo piper erregosia: 4 lerrotan.
- Tamari saltsa: Tanta batzuk.
- Limoi zukua: Tanta batzuk.
PRESTAKETA
[aldatu]- Hegalaburra xerrak gatzatu.
- Tipulak eta piper berdeak bakoitza bere aldetik salteatu.
- Pikillo piperrak erregosi.
- Erretilu batean zabaldu labeko paper zati karratu bat eta oinarrian jarri barazkien erdia luzeka. Hauen gainean hegalaburra zabaldu eta ondoren barazkien beste erdiekin estali.
- Busti tamari eta limoiarekin.
- Bildu dena paperarekin ahalik eta hermetikoen itxiz.
- Sartu erretilua labera 180ºCtara.
- Papera puzten denean, labetik atera eta zerbitzatzeko erretiluaren gainean jarri.
- Guraize baten laguntzaz moztu papera eta utzi osagai guziak agerian.
- Bere horretan zerbitzatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Normalean teknika hau azkar egiten diren arraiekin burutzen da.