Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze edo hegalaburra ontziratua
Itxura
HEGALUZE EDO HEGALABUR ONTZIRATUA
OSAGAIAK
[aldatu]- Hegaluzea edo hegalaburra.
- Ontzi berriak.
- Oliba edo ekilore olioa: Azidotasun baxuko olioa.
PRESTAKETA
[aldatu]- Hegaluzeari burua, tripak eta odolbilduak kendu. Urarekin ondo garbitu.15 cm-ko xerretan moztu.
- Ur eta gatzetan egosi denbora gutxian.
- Azala, hezurrak eta odolbilduak ondo garbitu.
- Ontzien azpialdean olioa jarri eta hegaluzea sartu. Ez da komeni gehiegi betetzea. 12 orduz bere horretan uztea komeni da, denbora hori igaro ondoren hegaluzeak xurgatutako olioa gehituko diogu. Ontziak itxi.
- Sukaldeko trapuak azpian dituen kazola batean jarri ontziak eta urez estali 10 cm gainetik. 90 minutuz su baxuan egosi.
- Hurrengo egunean modu berean beste 30 minutuz egosi.
- Leku lehor eta freskoan gorde eta hilabete batzuk itxaron jateko.
OHARRAK
[aldatu]- Bi egunetan egosten da botulismoa saihesteko.