Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze edo hegalaburra tipularekin
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

Hegaluzea tipularekin
HEGALUZEA TIPULAZ

MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK[aldatu]
- Oliba olioa birjina: 80 ml.
- Tipula: 3 lerrotan.
- Piper berde italiarra: 2 lerrotan.
- Pipermin lehorra: Xerra 1.
- Hegaluzea edo hegalaburra: 1kg, 125 g.-ko 8 zatitan.
- Gatza.
PRESTAKETA[aldatu]
- Kazola zabal batean, barazki eta pipermina olioarekin sutan jarri. Gatzatu eta su baxuan denbora luzean konfitatu.
- Hegaluze zatiak gatzatu eta zartagin batean su bizian kolorea eman, barrutik gutxi eginik utzirik.
- Hegaluzea plater batera atera eta alboetan tipula jarri amaitzeko, gatzarekin ondu.
AHOLKUAK[aldatu]
- Kontu handia eduki hegaluzea gehiegi egin ez dadin, asko lehortzen da eta. Nik gutxi egina nahiago izaten dut.
- Beste aukera bat da hegaluzea arrautzaztatu eta frijituta prestatzea da.