Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze eta Ibarrako piper pintxoa

Wikibookstik

HEGALUZE ETA IBARRAKO PIPER PINTXOA

Hegaluze eta ibarrako piper pintxoa

MAHAIKIDEAK: 20 pintxo.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Hegalaburra edo hegaluzea: 500 g. xukatu.
  • Tipulin: 1/2 xehatu.
  • Limoia: 1/2 zukua.
  • Ibarrako piperrak ozpinetan. 10 erdibituak.
  • Maionesa: 75 g.
  • Ogia: 20 xerra txigortu.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Hegaluzea katilu batera birrindu.
  • Gehitu tipula, maionesa eta limoi zukua.
  • Nahastu koilara batekin ongi bateratu arte.
  • Koilara baten laguntzaz estali ogi xigortuak.
  • Amaitzeko jarri gainean Ibarrako piper erdia.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Tipula xehatu berria izatea komeni da bestela zapore txarra hartzen du.
  • Tipularen ordez ozpinetako pepino xehatua gehitzea ere badago.
  • Maionesa kantitatea gutxi gora beherakoa da.