Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hiru gutiziko arroza
Itxura
3 GUTIZIAKO ARROZA (JAPONIAR ERAN)
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Arroza: 400 g. Japoniar eran egosiaozpinik gabe edo arroz zuria.
- Arrautzak: 3.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Ilarra : 150 g.
- Tipulina: 1 lerro erdian.
- Jengibrea: Birrindua.
- Ganba egosia: 180 g.
- Soja saltsa. 50-100 ml. gustuen arabera.
- Piperbeltza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Irabiatu arrautzak eta olio pitin batekin egin nahaski bat.
- Katilu batera atera lehortu aurretik eta gorde.
- Beste zartagin batean jarri beste olio pittin batez, eta salteatu 4 -5 minutuz ilarrak.
- Gehitu tipulina eta jengibrea eta beste bi minutuz salteatu.
- Sua gutxitu eta gehitu arroza, eta ganbak eta 2 minutuz kozinatu.
- Sua itzali eta sutatik kanpo gehitu oliba olio pittin bat, soja saltsa, piper hautsa eta nahaskia zatitxoetan.
- Kontu handiarekin nahastu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Ilar egosia jar daitezke, kasu horretan ganbekin batera nahastu.
- Sukaldari askok arrautzarekin nahaski bat egin beharrean, krepe moduko batzuk egin eta xerretan moztu ondoren gehitzen dute.