Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hiru koloretako budina

Wikibookstik

3 KOLORETAKO BUDINA

MAHAIKIDEAK: 4-6

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Azenarioa: 3.
  • Ziazerbak: 200 g.
  • Azalorea: 200 g sorta oso txikitan.
  • Esne gaina: 600 ml.
  • Arrautzak: 6 ale.
  • Gatza..
  • Arrautza, ogi birrindua: Moldea estaltzeko.


PRESTAKETA

[aldatu]
  • Azenarioa zuritu eta ur gazituan egosi 20 minutu inguru, bigundu arte. Iragazi eta dadotan moztu.
  • Ziazerba garbitu ur hotzetan, handienei zuztar gogorrak kendu, eta egosi ur irakinetan 5 minutuz. Iragazi eta xukatu.
  • Azalorea berriz, ur gazituetan egosi 18 minutuz eta iragazi.
  • Ontzi estu batean azenarioa, 150ml esne gainarekin eta bi arrautzarekin jarri, irabiatu dena eta ondu.
  • Berdina egingo dugu bakoitza bere aldetik, ziazerbarekin eta azalorearekin.
  • Budinaren moldea gurinez eta ogi birrinduaz estali.
  • Labea 160Cº-tan piztuko dugu.
  • Jarri moldearen azpialdean azenario krema eta sartu labera maria bainuan 5 minutuz.
  • Atera labetik moldea, koilara baten laguntzaz eta kontu handiarekin azenario kremaren gainean jarri ziazerba krema, eta sartu berriro labera beste 5 minutuz.
  • Denbora hau pasatakoan, labetik atera eta gehitu hau ere kontu handiz azalore kremari.
  • Estali aluminio paperarekin eta sartu labera.
  • Egosten eduki bertan punta-zorrotza edo txotx garbia atera arte.
  • Hozten utzi moldetik atera aurretik.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Txotxa edo labana moldean sartu eta garbia ateratzen bada, egina dagoela esan nahiko du.
  • Errezeta hau edozein barazki motarekin egin dezakegu.