Okin legamia ur epeletan eskuekin nahastu; kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
Mahai batean edo pertz batean ( sukaldea gutxiago zikintzeko) irin eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz, eskuetan itsasten ez den arte.
Trapu busti batekin estali eta pausatu 15 minutu.
Arrabola batekin edo eskuekin eta irin pittin baten laguntzaz orea zabalduko dugu, aukeratu dugun pizza moldea estaliz.
Tomatea orearen gainean koilara batekin zabaldu.
Segidan gaztaren erdia, urdaia, hirugiharra eta berriro gazta.