Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hur izozkia
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

Hur izozkia
HUR IZOZKIA

MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK[aldatu]
- Ingalaterrako krema: 1 l.
- Hur pralinea: 200 g.
PRESTAKETA[aldatu]
- Inglaterrako krema bat burutuko dugu. Kasu honetan bainilarik gabe eta esnekiaren erdia esne-gaina erabiliz.
- Beste aldetik pralinea egin edo erosi.
- Gozogintzako pertz batean hur pralinea jarri eta inglaterrako krema gehitzen joan, hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
- Nahasketa ongi bateratutakoan izozkia egiteko gailuan sartu eta martxan jarriko dugu.
- Izozkiak guk nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan mantendu.
AHOLKUAK[aldatu]
- Praline kopurua eta azukre kopuruak gure gustuen edo beharretara molda ditzakegu.