Sukaldaritza liburua/Errezetak/Inglaterrako krema
Itxura
INGLATERRAKO KREMA EDO NATILLA FINAK
OSAGAIAK
[aldatu]- Esnea: 1 l. ( kasu batzuetan esnea eta esne gaina erdibitu egiten da)
- Bainila: 1/2.
- Azukrea: 150 g.
- Gorringoak: 10-12.
PRESTAKETA
[aldatu]- Irakin esnea 5 minutuz, su baxuan, bainilarekin eta utzi bere horretan hozten.
- Puntazorrotza erabiliz ireki bainila erditik, eta barruko haziak arraskatu eta gehitu dena esnetara.
- Pertz batean, gorringoak azukrearekin irabiatu.
- Nahasi esnea gorringoarekin maria bainuan jarri, eta hagatxoarekin mugitu.
- Kontu izan maria bainuko urak ez dezala inoiz irakin.
- Horrela edukiko dugu 80ºC izan arte ( nahasketa lurrintzen hasi edo pittin bat loditzen)
- Momentu horretan pertza maria bainutik atera, eta kanpoan nahasten jarraituko dugu epeldu arte.
AHOLKUAK
[aldatu]- Azkenburukoen saltsa moduan edo bainilazko izozkiaren oinarri bezala erabil dezakegu.
- Saltsa krematsuagoa nahi izanez gero, bereziki izozkientzat, esnearen erdia esne-gainarekin ordezkatzen da.
- Kontu izan tenperatura gehiegi ez igotzearekin, 83ºC-tik pasatuz gero, gorringoa mamitu egingo da eta pinporta modukoak sortuko zaizkio.