Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Irasagarra

Wikibookstik

IRASAGARRA

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Irasagarrari txortena kendu eta urez estalita ondoren egosten jarri.
  • Bigunak daudenean, iragazi eta lehortzen utzi.
  • Egosi eta lehorturik daudenean, zuritu eta bihotza kendu.
  • Irasagarraren mami hau puregailutik eta iragazkitik pasa edo zuzenean irabiagailutik.
  • Nahasi irasagar pulpa, limoi zukuarekin.
  • Jarri beste kazuela batean ura eta azukrearekin irakiten, almibarra bola puntu hartu arte .(115-118ºC edo 39 Bé)
  • Nahasi almibar honekin irasagar mamia, eta utzi su oso baxuan egosten eragiteari utzi gabe.
  • Pure honen tanta bat plater batera bota, eta solido geratzen dela ikustean itzali sua eta ontzietan jarri.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kontu handia izan, erraz itsasten da kazolan eta oso gainean egon beharko dugu itsats ez dadin.
  • Irasagarra almibarrekin egosten den bitartean, ur hotzetan pasatako brotxa batekin garbitu kazolaren alboak, bertan karamelurik egin ez dadin.