Baratxuria gorritzen hasitakoan gehitu tipula, porrua eta azenarioa eta su eztian barazkia gorritzen utzi.
Maspildutako ganbak gehitu eta su bizian salteatu ondoren, brandyarekin garreztatu.
Segidan ardo zuriarekin busti eta murrizten utzi, ondoren tomate saltsa eta azkenik arrain salda.
Dena su baxuan 40 minutuz egosten utzi, xehatu irabiagailu edo puregailuarekin, ondoren eta iragazki fin batetik (garrantzitsua fina izatea).
Lortutako saltsa berriro irakin eta gazitu.
Arto irin findua ur hotz pitin batean disolbatu eta poliki poliki saldara gehitu, hagatxoarekin nahasten dugun bitartean, krema dentsitatea lortu arte.
Amaitzeko otarrainxka edo ganba gorputz moztuak salteatu eta gehitu.
Errezeta honen zaporea itsaski buru kantitateak eta arrain saldak asko baldintzatuko dute. Urarekin ere egin liteke baina orduan itsaski gehiago gehituko genioke.
Krema hau prestatzeko edozein itsaski buru erabil daiteke. Normalean, prezioagatik “arroz ganba”, izoztutako ganba merkeena erabiltzen da, xehatzeko izaten baita.
Plater hauetan guztietan barazkiak ondo gorritzea eta jakiei denbora ematea ezinbestekoa da.