Sukaldaritza liburua/Errezetak/Izokin kremaz beteriko tartaletak
Itxura
IZOKIN KREMAZ BETERIKO TARTALETA EDO BOLOBAN KANAPEA
MAHAIKIDEAK: 8 boloban edo tartaleta egiteko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Gazta krema: 100g.
- Izokin ketua: 50g.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Tipulin hostoa: Ale batzuk.
- Izokin ketua: 8 lerro edertzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Irabiagailuko ontzi estuan edo robot batean jarri gazta krema eta izokin ketua.
- Xehatu dena eta ondu beharra balu, gatzarekin, gehitu ere piper hautsa pittin bat.
- Krema hori sartu pastelgintzako mahuka batean, eta utzi hozkailuan.
- Mikrouhinean urtu gurina eta brotxa batekin estali barrutik tartaletak edo bolobanak eta utzi hozten.
- Izokin kremarekin daukagun mahukarekin bete tartaleta edo bolobanak.
- Edertu izokin ketu lerro kiribilduekin eta tipulin hostoarekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gurina, tartaleta edo boloban orea gehiegi bigundu ez dadin erabiltzen da, baina ez da ezinbestekoa.