Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Jogurt izozkia

Wikibookstik

JOGURT IZOZKIA

Jogurt izozkia

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Esnea: 200 ml.
  • Esne-gaina: 150 ml.
  • Azukrea: 200 g.
  • Gelatina : 5 g.
  • Eztia: 50 g.
  • Jogurt naturala: 500 g.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Esnea eta esne-gaina elkarrekin egosi.
  • Beroan azukre eta gelatinarekin nahasi, ongi disolbatuz.
  • Hotza dagoenean, eztia eta jogurta gehitu, eta hau ere ongi nahasi.
  • Izozki makinan sartu, eta izoztutakoan ontzi batera atera eta izozkailuan gorde.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Jogurta nahastu aurretik, esnea ongi hozten utzi.
  • Zerbitzatu baino denbora bat lehenago izozkailutik ateratzea komeni da.