Sukaldaritza liburua/Errezetak/Jogurtaren aparra
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
JOGURTAREN APARRA
OSAGAIAK[aldatu]
- Jogurt naturala: 750 g.
- Esne-gaina: 175 g.
- Azukrea: 125 g.
PRESTAKETA[aldatu]
- Esne-gaina azukrearekin berotu.
- Behin hoztutakoan, jogurtarekin nahastu.
- Sifoian sartu bi kargarekin.
- Kasu horretan, trinkotasun gutxiko aparra izango da eta momentuan kontsumitu beharko da.
AHOLKUAK[aldatu]
- Azkenburuko platerak edertzeko, edo zapore puntu desberdin bat emateko erabiltzen dira.
- Platerean azken momentuan jartzea komeni da, ez jaisteko.