Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Jokonde edo tarteko bizkotxoa

Wikibookstik
  • JOKONDE EDO TARTEKO BIZKOTXOA

MAHAIKIDEAK: 10

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Arrautzak: 6 .
  • Azukrea: 225 g.
  • Gurina: 45 g
  • Zuringoak: 6 .
  • Azukrea: 45 g.
  • Irin ahula: 60 g bahetu.
  • Almendra irina: 225 g.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Piztu labea 200ºC-tan.
  • Labeko erretilu batean labeko papera, silikonazko azpikoa oinarria edo moldeak gurin eta irinarekin estaliak jarri.
  • Elkartu eta galbahetik pasa gari irin ahula eta almendra irina.
  • Arrautzak 225g azukrerekin harrotu, bolumena hirukoiztu arte.
  • Gehitu gurin urtua hari bat eginez, eta kontu handiarekin bateratuz.
  • Beste pertz batean zuringoak harrotzen hasi, eta erdi eginik dagoenean, azukrea gehitu guztiz altxatu arte.
  • Nahastu bi prestaketak kontu handiz eta irabiatu gabe, ondoren gehitu irinak eta hauek ere kontu handiarekin nahastu.
  • Mahuka batean jarri eta labeko erretiluan jarritako paper, silikonazko azpikoan zabaldu.
  • Egosi labean 10 minutu inguru.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Bavaroisen eta moussen oinarri moduan, bizkotxoa bustitzeko edo pastelak forratzeko erabiltzen da.
  • Arrautza ongi harrotzeko tresneria ondo garbiturik eta lehorturik izan.
  • Harrotutako arrautzari irina kontu handiarekin nahastu behar zaio. Pauso honetan, inoiz ez da irabiatu behar, helburua lehenago harrotutako hori mantentzea da.
  • Behin moldetik atera eta hozteko, moldean zegoen posizio berean utzi behar dugu, bestela mahaira itsatsi egingo zaigu.