Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kafe biskuit izozkia

Wikibookstik

KAFE BISKUIT IZOZKIA

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Gorringoak: 14 edo 250 g.
  • Azukrea: 250 g.
  • Bainila-azukrea: 10 g.
  • Kafe disolbagarria: 4 zorro edo 2 koilarakada.
  • Gozogintzako esne-gaina: 1 l.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Egokiena silikonako moldea erabiltzea da, hau izango ez bagenu, Ur pitin baten laguntzaz, labeko paperarekin moldeak estali.
  • Gorringoak azukrearen erdiarekin harrotu, gehitu kafea eta pazientzia handiarekin jarraitu nahasten eta irabiatzen ongi disolbatu arte.
  • Esne-gaina gainerako azukrearekin, tartean bainila zaporekoarekin harrotu.
  • Nahastu bi osagaiak poliki-poliki jaitsi gabe.
  • Bete moldeak eta izozkailuan sartu.
  • Behar dugunean, moldetik atera eta moldetik atera.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Biskuita moztu behar izanez gero, aizto pitin bat berotuta erabiliko dugu.
  • Garrantzitsua da osagai guztiak nahasteko garaian, kontuz egitea, jaitsi ez daitezen.
  • Biskuit honi zapore desberdinak (pralineak, txokolatea, intxaurrak, pasak....) gehitzea izango dugu, hartara biskuit desberdinak lortuz.