Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kafe krema

Wikibookstik

KAFE KREMA

Litro inguru ateratzeko.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Esnea: 1 l.
  • Kanela zotza: 1/2.
  • Limoi azala: 4 xerra zuria gabe.
  • Arto irin findua: 100 g.
  • Arrautza: 4.
  • Gorringoa: 2.
  • Azukrea: 150 g.
  • Kafe disolbagarria: 3 zorro.
  • Gurina: 10 g. gainetik margotzeko.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Esnearen hiru laurdenak kanela eta limoi azalarekin 5 minutuz irakin. Limoi azala eta kanela bereizi.
  • Soberan geratu zaigun esne hotzean arto irina disolbatu.
  • Pertz zabal batean arrautzak azukrearekin irabiatu eta arto irin disolbatua gehitu.
  • Kanela duen esnea irakiten jarri, eta pertzeko nahasia poliki poliki gehitzen joango gara hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
  • Irakiten hasitakoan sua itzali, kafe disolbagarria gehitu eta hagatxoarekin mugituz kafea ongi desegin arte eduki.
  • Dena ongi bateratutakoan erretilu batera atera eta gurinarekin gainetik margotu.

OHARRAK

[aldatu]
  • Opil, tarta edo pastel desberdinak betetzeko erabiltzen da.