Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kardua saltsan

Wikibookstik

KARDUAK URDAIAZPIKOAREKIN

Karduak urdaiazpikoarekin saltsan

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]

Kardua, garbitu eta egosteko

  • Kardua barazki handia da, gogorra eta zuntz askokoa; horregatik, bere bihotz edo zati zuria bakarrik aprobetxatzen da.
  • 10-14 cm. inguruko zurtoin zuriak moztu, puntazorrotz labainarekin; alde batetik, duen haria, eta bestetik, duen tela moduko azala kendu.
  • Presio eltze bat gatzarekin irakiten jarri.
  • Kardua 5 cm. zatietan ebaki eta zati bakoitzaren hariak eta tela modukoa berriz errepasatu.
  • Errepasatu ahala, ur irakinetara bota.
  • Kardu zati guztiak ur irakinetan daudenean, presio tapa jarri eta 35 minutuz irakin.
  • Sua itzali, eta bere horretan bakarrik hozten utzi, presioa galdu arte.
  • Iragazi salda gordez.

Karduaren saltsa burutzeko

  • Kazola zabal batean, oliba olioa, tipulinarekin su baxuan goxatzen jarri.
  • Tipulina erdi eginik dagoenean, gehitu baratxuria eta utzi batera goxatzen.
  • Nahasi lehenik urdaiazpikoa, eta ondoren irina, ongi nahasiz.
  • Gehitu poliki-poliki kardu salda, saltsa arin bat egin arte.
  • Bertaratu kardua eta batera egosi, saltsa dentsitatea lortu arte eta ondu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Ohiko eltze batean kozinatuz gero, 2 ordu inguru beharko ditu egosteko.
  • Karduak garbitu eta zuzenean banaka ur irakinetara gehitu behar dira, irakina galdu gabe. Beste aukera bat limoi zukua duen uretan edukitzea da, baina kasu honetan karduak azido zaporea hartuko du.