Sukaldaritza liburua/Errezetak/Katu mingaina
Itxura
KATU MINGAINA
OSAGAIAK
[aldatu]- Gurina: 250 g.
- Azukre hautsa: 125 g.
- Bainila azukrea: 10 g.
- Gatza: Pitin 1.
- Arrautzak: 1.
- Zuringoa: 130 g. edo 5 unitate.
- Irin ahula: 350 g. bahetu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Gurina aldez aurretik hozkailutik aterata, edo mikrouhinean desizozte posizioan, pomada moduan jarri.
- Gozogintzako pertz batean jarri gurin hau eta gehitu azukrea, gatza eta bainila azukrea.
- Gehitu lehenik arrautzak, ongi irabiatuz, eta ondoren zuringoa eta azkenik irina, dena ongi elkartuz eta nahasiz.
- Muturra leuna duen mahuka bat bete.
- Oinarri ez itsaskorra duen labeko erretilu batean, zabaldu orea katu mingain forma emanez.
- Labean egosi 190ºC-tara, harik eta alboak gorritu arte.
AHOLKUAK
[aldatu]- Pasta lehorrak dira, normalean gorringoa baino zuringo gehiago ematen dutelako.
- Mahuka ore bigun honekin betetzen dugunean, puntan behatza jarriz edo muturra gorantz okertu beharko dugu, oreak ihes egin ez dezan.