Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kinoa barazkiekin
Itxura
KINOA BARAZKIEKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Azenario ederra: 2 dadotan.
- Porruaren berdea: 1 dadotan.
- Kinoa: 250 g.
- Ura edo barazki salda: 650 ml.
- Tamaria edo shoyu saltsa: 125 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kinoa ur hotzetan garbitu.
- Kazola batean olio erdia, porrua eta azenarioa sutan jarriko ditugu.
- Barazkiak kolorea hartzen hasitakoan, kinoa lehenik eta ura ondoren gehitu. 20 minutuz irakingo dugu. Sutatik erretiratu.
- Tenperatura pittin bat jaitsi denean, geratzen zaigun oliba olioa eta tamari saltsa gehitu. Dena nahasi.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gogoratu zerealak egosteko garaian, ikidoarekin gatzatzen.