Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kontsome gelatina
Itxura
KONTSOME GELATINA
OSAGAIAK
[aldatu]- Gelatina orria: (arrain isatsa) 10-15 g.
- Kontsomea edo edozein salda garden: 500 ml., oso gardena.
PRESTAKETA
[aldatu]- Gelatina orriak ur hotzetan beratu 5 minutu.
- Jarri kontsomeko 100 ml. su baxuan; 50 ºC iritsitakoan murgildu bertan arrain isatsa eta hagatxo batekin kontu handiz eragin.
- Gelatina urtzen denean gehitu gainerako kontsomea.
- Hozten utzi guk nahi dugun katilu edo plateretan.
OHARRAK
[aldatu]- Jeneralean, gelatina hau edertzeko erabiltzen da, prestaketa ugariri kanpotik jartzeko ( terrinak..) edo bestela bere barruan bestelako osagaiak murgiltzeko.