Kremaren orea aterako dugun erretilua olioz margotuko dugu.
8 ml. esne, kanelarekin 5 minutuz egosi bere lurrina har dezan eta epeltzen utzi ondoren iragazi.
Beste ontzi batean, arto irin findua, aparte dugun esne hotzetan disolbatu.
Pertz batean arrautzak gorringoak eta azukrea irabiatu eta honi, irin disolbatua gehitu.
Kanela lurrina duen esnea irakiten jarri eta arrautzarekin prestatu dugun orea poliki poliki gehitzen joango gara, hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
Krema irakiten hasitakoan eta eragiteari utzi gabe 5 minutuz egosiko dugu. Aldez aurretik margotu dugun erretilura aterako dugu, 1,5 cm-ko loditasuna emanez. Gainetik gurinarekin margotu.
Ore hau ondo hozturik dugunean, 5x5 cm.-tako karratuak moztu, irin eta arrautzetan pasa eta frijitu.
Zartaginetik paper xurgatzailea duen erretilu batera atera, eta hoztu aurretik azukre eta kanela hautsa nahasia gainetik botako diogu.
Normalean jende gehienak errezeta honi esne frijitua deitzen dio, esne frijitu eta krema frijituaren artean bereizi egin behar da, desberdintasuna da batean oreak arrautza duela, eta besteak ez.