Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Krema kataluniarra

Wikibookstik

KREMA KATALUNIARRA

Krema kataluniarra

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Esne pasteurizatua : 1 l.
  • Limoi azala: 1 zuririk gabe.
  • Kanela zotza: 1/2.
  • Gorringoa: 8.
  • Azukrea: 150 g.
  • Arto irin findua: 30 g.
  • Azukrea: 100 g. gainetik erretzeko.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Irakin 5 minutuz, 900 ml. esne limoi azalarekin eta bainila edo kanelarekin. Utzi bere horretan hozten eta iragazi.
  • Gorde dugun 100 ml. esne hotzetan disolbatu arto irin findua.
  • Pertz batean irabiatu arrautzak azukrearekin, eta nahastu arto irinarekin prestatu dugun esnea.
  • Kanela eta limoarekin egindako esne infusioa irakiten jarri, eta gehitzen joan pertzean prestatutako nahasketa hagatxoarekin mugitzen dugun bitartean.
  • Irakiten hasi orduko, itzali sua eta segi mugitzen epeldu arte.
  • Ontzietara atera eta utzi hozten.
  • Hotza dagoenean, azukrea gainetik zabaldu eta pala bero batekin azukrea erre.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Su baxuan egostea komeni da gorringoak ez daitezen mamitu eta itsatsi kazolan.
  • Bestalde, dena gorringoa jarri ordez, gorringoa eta arrautza osoa nahastu daitezke, plater ekonomikoagoa ateratzeko.