Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Krepea

Wikibookstik

KREPEA

MAHAIKIDEAK: 15 krepe inguru burutzeko.

OSAGAIA

[aldatu]
  • Esnea: 250 ml.
  • Arrautza: 2.
  • Irin ahula: 95 g. behatua.
  • Gurina: 40 g. urtu.
  • Brandya: 10 ml., aukerakoa.
  • Gatz fina: Pitin bat.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Krepea prestatuko dugun ontzian edo zartaginean gurina urtu.
  • Katilu zabal batean arrautza gatzarekin jarri eta hagatxoarekin irabiatu.
  • Beste katilu batean esne hotza irinarekin ongi nahasi, pikorrik gabe gelditu arte.
  • Bi katiluak nahasi, hagatxoarekin irabiatu eta bertara gurin urtua eta brandya gehitu, dena ongi nahasiz.
  • Krepeak egiteko orea buruturik, zartagin edo krepe-ontzi gurineztatua ongi berotu eta burruntzali txiki batekin orea bertan ahalik eta gehien zabaldu. Alboetan kolorea ongi har dezan utziko dugu, eta jarraian espatula batekin, krepeari buelta emango diogu eta hemen beste segundo batzuetan edukiko dugu atera aurretik.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Azukrea: 50 g (nik ez dut erabiltzen, gehiago itsasten da eta postre moduan erabili beharko litzateke, gainera azkenburuko betegai gehienak gozoak izaten dira)
  • Gurinaren ordez beste koipe bat erabil daiteke.
  • Nahasketa thermomix-ean edo irabiagailu batekin egin daiteke.