Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kuia edo kuiatxoa plantxan
Itxura
KUIA ETA KUIATXOA PLANTXAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Kakahuete kuia edo kuiatxoa: 1 kg. zuritua eta karratu finetan.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Sesamo hazia: 40g.
- Añanako gatz lorea.
PRESTAKETA
[aldatu]- Piztu plantxa eta ongi berotu.
- Erretilu batean zabaldu kuia zatiak.
- Oliorekin igurtzi eta plantxan jarri. Bi aldetatik kolorea eman minutu pare batez.
- Zartagin batean txigortu sesamo haziak segundo batzuetan.
- Almaiza batean kolpatu hazi hauek eta olioarekin nahasi.
- Kuiak plater batean zabaldu eta saltsarekin busti amaitzeko Añanako gatz lorerekin amaitu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Plater desberdinen hornigai moduan erabili dezakegu.
- Kuia forma desberdinetan ere ebaki daiteke.