Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kuia labean
Itxura
KUIA LABEAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Kuia: 1 kg. karratu luzetan.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Ura: 100 ml.
- Sesamo hazia: 40 g.
- Tamaria: 25 ml.
- Añanako gatz lorea.
PRESTAKETA
[aldatu]- Piztu labea 200ºC-tan.
- Labeko erretilu batean zabaldu kuia zatiak.
- Oliorekin igurtzi eta labera sartu.
- 10 minutu inguru erre, kuia egin arte.
- Zartagin batean txigortu sesamo haziak segundo batzuetan.
- Almaiza batean kolpatu hazi hauek eta olioarekin eta tamariarekin nahasi.
- Kuia labetik ateratakoan plater batean zabaldu eta saltsarekin busti eta gatz lorearekin amaitu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Plater desberdinen hornigai moduan erabili dezakegu.
- Kuia forma desberdinetan ere ebaki daiteke.