Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kuia purea
Itxura
KUIA PUREA
OSAGAIAK
[aldatu]- Patata: 300g, zuritu eta dadotan.
- Kuia: 600g zuritu eta dadotan.
- Azenarioa: 4, zuritu eta dadotan.
- Porruaren zuria: 1 dadotan.
- Tipula: 1 dadotan.
- Ura edo barazki salda.
- Gatza.
- Oliba olio birjina edo gurina: 100g
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean jarri ura irakiten, gatzarekin eta patatarekin.
- Ura irakiten dugunean, gehitu kuia, azenarioa, porrua eta tipula.
- Egosi 20 minutuz su ertainean; denbora hori pasatakoan, iragazkitik pasa eta erretiratu duen salda guztia.
- Purea egiteko gailutik edo robot batetik pasa, gatzarekin eta olio gordin edo gurinarekin ontzen dugun bitartean.
- Nahi izanez gero, salda pittin bat gehitu, purearen dentsitatea gure nahieran jarriz.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gogoratu, purea ez badugu momentuan jan behar, maria bainuan edo mikrouhina labea erabili beharko dugula berotzeko.
- Jeneralean, lagungarri moduan erabiltzen da.
- Pure honi salda gehitzen badiogu, krema bihurtuko dugu.