Sukaldaritza liburua/Errezetak/Lanperna egosiak

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

LANPERNA EGOSIAK

Lanpernak.jpg

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK[aldatu]

  • Lanpernak : 1 kg.
  • Ura: 3 l.
  • Gatza: 120 g.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Jarri kazola batean, ura, itsasoko gatza gehitu eta ongi nahastu.
  • Jarri sutan eta ura irakiten hasitakoan, murgildu lanpernak.
  • Irakiten hasitakoan, 30 segundoan egosi, sua itzali eta erretilu batean jarri hozteko.
  • Goxoena epelean hoztu aurretik jatea da.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Ohikoa da erramu hosto bat erabiltzea itsaskiak egosteko.
  • Itsaskiak egosteko litro bakoitzeko 35-40-45g gatz erabiltzen da.
  • Lanpernak hoztu aurretik jatea komeni izaten da.