Sukaldaritza liburua/Errezetak/Laranja maionesa
Itxura
LARANJA MAIONESA
360 ml inguru lortzeko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Arrautza: 1.
- Oliba olioa: 100 ml. garraztasun apaleko.
- Ekilore olioa: 150 ml.
- Laranja zukua: 1 iragazia.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Ontzi estu batean, arrautza, oliba olioa, laranja zukua eta gatza jarri.
- Irabiagailua bertan sarturik, martxan jarri eta ekilore olioa gehitzen joango gara poliki-poliki.
- Irabiagailuarekin egin beharreko mugimendua gora eta behera izango da eta segundo gutxitan maionesa eginik izango dugu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Arrautzaren tamainaren arabera, olio gehiago edo gutxiago onartuko digu.
- Marokoko entsalada edo bestelako entsaladak ontzeko egokia dugu.