Sukaldaritza liburua/Errezetak/Lekak patata eta olio errearekin
Itxura
LEKAK PATATEKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Patatak: 500 g., zuritu eta kraskatu.
- Lekak: 1 kg., haririk gabe, lerro zabaletan eta 5 cm. lerrotan.
- Gatza: Himalaiako gema gatz iluna.
- Baratxuria: 4 xerratu.
- Oliba olio birjina: 150 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola bat ur hotz ugari, gatza eta patatarekin sutan jarri.
- Irakiten, hasitakoan gehitu lekak.
- Egosi 15 minutuan, patatak eta lekak ongi egin arte.
- Kontu handiarekin kendu ur gehiena, salda pitin bat utziz kazola azpian.
- Zartagin batean, oliba olioa jarri sutan, baratxuria gehitu eta olio errea burutu.
- Gehitu olio erre hori gainetik eta irakin minutu bat, amaitzeko ondu gatzarekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontuz ez egosi denbora gehiegi, patata erraz puskatzen bai da.
- Gaur egun leka gehienek ez dute ia haririk izaten; horrela bada, ez du lan hau hartzea merezi. Lekak hari gogorra duen jakiteko, puskatu leka erditik eta poliki poliki tira alde batera, eta horrela jakingo dugu hariaren gogortasuna zein den. Zentimetro inguruko haria sortzen badu, ez du merezi kentzea. Luzeagoa bada, orduan bai.