Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Limoi edari izoztua

Wikibookstik

LIMOI EDARI IZOZTUA

MAHAIKIDEAK: 5.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Limoi zukua: 3 iragazia.
  • Limoi azal birrindua: 1.
  • Ura: 1 l.
  • Azukrea: 150 g.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Limoi zukua egin eta iragazi.
  • Limoi azala birrindu.
  • Pertz batean, osagai guztiak nahastu ongi disolbatu arte.
  • Izozkailuan sartu, eta 5 minutura hagatxoarekin irabiatu.
  • 5 minutuero berdina egin, limoi edari izoztua egin arte.
  • Edaria izozki makinan ere egitea badugu, baina kasu honetan ez dugu guztiz gogortzen utziko.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Edari izoztuen kasuan, sorbetearekin konparatuz, bere dentsitateak 8-10ºBé izan beharko du.
  • Limoiaren ordez, bestelako zukuekin ere presta dezakegu: marrubia, mangoa, kafea, laranja....