Sukaldaritza liburua/Errezetak/Limoi krema
Itxura
LIMOI KREMA
Litro inguru ateratzeko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Arrautza: 4.
- Azukrea: 240 g.
- Limoi azal birrindua: 4.
- Limoi zukua: 160 ml.
- Gurina: 300 g.
PRESTAKETA
[aldatu]Pertz batean irabiatu arrautzak azukrearekin eta gehitu azal birrindua eta zukua. Maria bainu batean jarri eta hagatxoarekin mugitzen dugun bitartean berotu 82ºC arte. Maria bainutik atera eta jarraitu hagatxoarekin nahasten 55ºC iritsi arte. Poliki poliki gehitu gurin zatiak, hagatxoarekin irabiatzen dugun bitartean harrotu arte.
OHARRAK
[aldatu]- Fruitua duten pastel edo opil desberdinak betetzeko erabiliko dugu.
- Eskuz egin beharrean gaur egun gailu elektrikoak erabili ditzakegu. Bai tenperatura kontrolatzen duten robotak erabiliz, bai irabiatzeko.