Sukaldaritza liburua/Errezetak/Lorraineko quichea
Itxura
LORRAINEKO QUICHEA
ERRAZIOAK: 6.
OSAGAIAK
[aldatu]Orea egiteko
- Irina: 300 g.
- Gurina: 150 g.
- Ura: 70 ml.
- Arrautza: 1.
- Gatza.
Betegaia egiteko
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tipula: 3 xehatu.
- Hirugihar ketu xerrak: 200g karratutan.
- Barrengorria: 4 xerratu.
- Esne gaina: 300 ml.
- Arrautzak: 5.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Gurina eta irina moldea estaltzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Pertz batean irinarekin sumendi bat egin.
- Jarri erdian beste osagai denak eta elkartu poliki poliki.
- Landu orea eskuekin ontzira itsasten ez den arte.
- Estali zapi busti batekin eta utzi bere horretan 20 minutuz.
- Tartak egiteko molde bat gurin eta irinarekin estali.
- Arrabola eta irin pittin baten laguntzaz zabaldu orea eta moldea estali.
- Jarri zartagin bat olioarekin sutan, gehitu tipula , gorritzen hasitakoan gehitu hirugiharra eta txanpiñoiak eta horiek ere erregosi, amaieran ondu.
- Aurrez orearekin estalitako moldean zabaldu.
- Beste alde batetik, irabiatu arrautzak eta nahastu esne gainarekin, ondu eta hori ere moldean zabaldu.
- Sartu labera 180ºC-tan, 30 minutu inguru, mamitu arte.
- Epelean zerbitzatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Errezeta tradizionalak aipatutako osagai horiek baditu ere, nahi dugun quiche mota burutu dezakegu, betegarria aldatuz.