Sukaldaritza liburua/Errezetak/Lumagorri oilasko izterrak barazki eta mahatsarekin
Itxura
BASERRIKO OILASKOA SAGARDO SALTSAN BARAZKI SALTEATUAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
- Baserriko oilasko izterrak: 4.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Oliba olio birjina: Zurrusta 1.
- Irina: 20 g.
- Mahaspasa: 50 g.
- Sagardoa: 500 ml.
- Barazki salteatua.
PRESTAKETA
[aldatu]- Oilasko izterra 2 zatitan moztu, gatz eta piperbeltzez ondu.
- Olioa duen kazola edo soute bat su bizian jarri eta bertan oilasko zatiei kolorea eman.
- Kolorea eman ondoren mahaspasak gehitu eta bertan salteatuko ditugu, kontu handia edukiko dugu erre ez daitezen.
- Sua baxatu, irina gehitu, nahasi, eta jarraian sagardoarekin estali aurretik.
- Irakiten edukiko dugu haragia bigundu bitartean. Bukatzeko saltsa onduko dugu.
- Barazkiak salteatua egin.
- Lehenik plateraren erdian aldaka aldeko zatia jarriko dugu eta gainetik mahatsak eta saltsa gehituz.
- Plater alboetan salteatutako barazkiarekin, eta perrexila xehatuarekin atonduko dugu.
- Bukatzeko gainetik perrexila hosto bat jarriko diogu.
OHARRAK
[aldatu]- Oilasko motak eta adinak baldintzatuko du egoteko behar duen denbora.