Sukaldaritza liburua/Errezetak/Lurrunetan eginiko arroza
Itxura
LURRUNETAN EGOSITAKO ARROZA
MAHAIKIDEAK:4
OSAGAIAK
[aldatu]- Arroz japoniarra: 360 g.
- Ura.
- Gatza: 3 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Arroza pertz batean ur hotz ugarirekin garbitu, garden geratu arte.
- Ontzi berean beratu arroza ordu betez.
- Arroza iragazi eta ohiko lurrun-eltze edo wok eta banbu ontzian egosi 20 minutuz.
- Arroza egina dagoenean, ontzi zabal batean zabaldu azkar hozteko. Momentu honetan gazitu ere egingo dugu.
- Ondoren, arroz hau nahi dugun hornigaiekin nahastu edo laguntzen da.
AHOLKUAK
[aldatu]- Lurrun-eltzerik izango ez bagenu, ohiko eltze baten barruan iragazki metaliko bat jarri, eta tapatuta nahikoa izango genuke.