Sukaldaritza liburua/Errezetak/Madalenak
Itxura
MADALENAK
MAHAIKIDEAK: 20 madalena inguru.
OSAGAIAK
[aldatu]- Arrautzak: 6.
- Azukrea: 250 g.
- Ekilore olioa: 250 ml.
- Irin ahula: 250 g. bahetu.
- Legamia-hautsa: 5 g., kafe koilarakada 1.
- Limoi azal birrindua.
PRESTAKETA
[aldatu]- Labea 200ºC-tan piztu.
- Labeko erretilu batean, madalena papertxoak zabaldu.
- Legamia-hautsa eta irina nahastu eta galbahetik pasa.
- Pertz batean arrautzak eta azukrea hagatxoarekin harrotu, zuritu arte.
- Kontu handienarekin, ekilore olioa gehitu lehenik, nahasten dugun bitartean.
- Jarraian eta hau ere irabiatu gabe: irina, legamia eta limoi azal birrindua nahasi.
- Mahuka baten laguntzaz edo koilare batekin, madalena papertxoak ¾ gehienez bete.
- Nahi izatera azukre pitin bat gehitu daiteke gainetik.
- Labean egosi txotxa garbia atera bitarte. 8-10 minutu inguru.
AHOLKUAK
[aldatu]- Oso garrantzitsua da osagai desberdinak elkartzeko garaian, ez irabiatzea; helburua, aurretik harrotu dugun hori ez jaistea izango da.