Gurina aldez aurretik hozkailutik aterata edo mikrouhinean desizozte posizioan jarriz pomada puntuan jarri.
Pertz batean jarri gurina eta gehitu azukrea, gatza eta bainila azukrea.
Gehitu lehenik arrautzak banan-bana, ongi nahastuz.
Jarraian elkartu bahetutako irinarekin, dena ongi bateratuz eta nahasiz.
Sartu ore hau mutur kizkurtua duen mahuka batean.
Oinarri ez itsaskorra duen labeko erretilu batean zabaldu, forma desberdinak emanez. Ferra, borobil, mingain... forma duten pasta txikiak osatuko ditugu.