Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marrubi bavaroisa
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marrubi(e)tik birzuzenduta)
MARRUBI BAVAROISA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Marrubia: 300 g. garbitu eta dadotan.
- Limoi zukua: 1 iragazi.
- Azukrea: 100-200 g. Aukeran.
- Esne-gaina: 400 ml.
- Gelatina hautsa: 20-30 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Marrubia garbitu, txortena kendu, zatikatu, eta irabiagailuarekin pure bat egin.
- Txinatar iragazkia erabili pure honi haziak kentzeko.
- Marrubi purea limoi zukuarekin nahasi.
- Bestetik esne-gaina 100 ml berotu eta bertan gelatina urtu.
- Gainerako esne-gaina azukrearekin harrotu.
- Lehenik marrubi purea gelatinarekin nahasi.
- Nahasketa hau guztia 33ºC-tan dagoenean esne-gaina poliki poliki gehitu.
- Amaitzeko moldeetara atera, eta utzi hozkailuan gogortu bitartean.
AHOLKUAK
[aldatu]- Esne-gaina nahasterakoan, kontu handiarekin egin behar da; inoiz ez irabiatu.
- Tenperatura ez badugu errespetatzen, esne-gain harrotua jaitsi egingo zaigu.
- Normalean bavaroiseak jarabearekin bustitako bizkotxo xaflen gainean aurkezten dira.
- Marrubiarekin egin beharrean beste zapore batekin presta daiteke.
- Kontuan izan fruta purearen dentsitatearen arabera, gelatina pitin bat gehiago edo gutxiago beharko dugula.