Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marrubi marmelada
Itxura
MARRUBI MARMELADA
MAHAIKIDEAK:
OSAGAIAK
[aldatu]- Marrubia: : 500 g. garbitu eta zati txikietan moztua edo birrindua.
- Azukrea: 500 g.
- Limoi zukua: 1 iragazia.
PRESTAKETA
[aldatu]- Garbitu marrubiak eta lehortu.
- Txortena kendu eta zatitu edo puregailuarekin birrindu.
- Kazola batean nahastu marrubiak, azukre eta limoiarekin.
- Su baxuan egosten jarri, ura ongi lurrundu arte.
- Marmelada egina dagoela jakiteko tanta batzuk plater batera bota eta hoztu ongi estaltzen duela ziurtatu arte.
AHOLKUAK
[aldatu]- Erabiltzeko garaian pitin bat berotu.
- Ur beroarekin ere arindu daiteke.
- Fruitua heldua egotea komeni da.
- Azukre gutxiagoarekin egin daiteke, kasu horretan ez da kontserbatuko denbora luzez.
- Jarabea egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.
- Nahi izatera, gelatina orriren bat gehitu daiteke, hobeto kontserbatzeko, argiago izateko eta gorputz gehiago izan dezan.
- Epe luzerako gordetzeko marmelada, ontzietan sartu eta bainu marian urarekin estali eta 15 minutuz esterilizatu.