Sukaldaritza liburua/Errezetak/Merenge egosia
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

Merenge egosia
MERENGE EGOSIA

OSAGAIAK[aldatu]
- Zuringoa: 500 ml.
- Azukrea: 1 kg.
- Limoi zukua: 6 tanta.
PRESTAKETA[aldatu]
- Pertz batean zuringoa jarri, inolako gorringo arrastorik gabe.
- Gehitu azukrea eta limoia.
- Jarri maria bainuan eta irabiatzen hasi.
- Maria bainuko urak ez du inoiz 60ºC pasatu behar.
- Irabiatu zuringoak, ongi harrotu arte.
- Momentu horretan, pertza maria bainutik erretiratu eta jarraitu irabiatzen, ongi hoztu arte.
AHOLKUAK[aldatu]
- Tartak edertzeko edo hauek estaltzeko, ( kasu honetan ez dugu guztiz hozten utziko ) erabiltzen da.
- Mahukarekin edertzeko garaian, amaieran azukre-hauts pittin bat gehitu daiteke.