Gatzatu mero zatiak eta bere horretan eduki 5 minutuz.
Piztu plantxa eta labea 200ºC-tara.
Plantxan oso bero dagoenean arraina oliotan pasa eta bi aldetatik kolorea eman denbora laburrean.
Ondoren labeko erretilu bat txakolinarekin busti eta honen gainean mero zatiak eta muskuiluak bananduta. Sartu labera 5 minutuz, muskuiluak ireki bitartean eta arraina egin arte.
Erretiratu labetik eta erretilu azpian dagoen salda iragazi.
Nahasi salda hau, tomate saltsarekin eta tabaskoarekin. Gatzarekin ondu.
Zerbitzatzeko garaian jarri platearen azpian itsaski saltsa eta gainean meroa, alboetan muskuiluak oskol eta guzi edo haragia bakarrik jarriko dugu.