Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mertxika edo melokotoi marmelada

Wikibookstik

MERTXIKA ETA MELOKOTOI MARMELADA

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Mertxika: 500 g., zuritu eta zatitu edo birrindu.
  • Azukrea: 500 g.
  • Limoia: 1 zukua.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Garbitu fruta guztia, hezurra kendu eta zatitu; konfitura nahi izatera, birrindu puregailuarekin.
  • Jarri kazola batean azukrearekin eta limoiarekin nahastuta eta utzi hozkailuan 12 orduz.
  • Su baxuan eta eragiteari utzi gabe egosten jarri, ura lurrundu arte.
  • Marmelada egina dagoela jakiteko tanta batzuk plater batera bota eta hoztu ongi estaltzen duela ziurtatu arte eta hozteko ontzietara pasa.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Erabiltzeko garaian pittin bat berotu.
  • Ur beroarekin ere arindu daiteke.
  • Mertxika mota desberdinekin egin dezakegu.
  • Fruitua heldua egotea komeni da.
  • Azukre gutxiagoarekin egin daiteke, kasu horretan ez da kontserbatuko denbora luzez.
  • Epe luzerako gordetzeko marmelada, ontzietan sartu eta bainu marian urarekin estali eta 15 minutuz esterilizatu.
  • Marmelada egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.
  • Nahi izatera, gelatina orriren bat gehitu daiteke, hobeto kontserbatzeko, argiago izateko eta gorputz gehiago izan dezan.